Ohiko galderak integrazioari buruz

1. Izaera orokorreko galderak

Zer aldaketa gertatuko dira kutxa bakoitzaren integrazioaren ondorioz?

Aldaketa operatiboak gertatuko dira –hurrengo ataletan zehaztu ditugu–, eta pixkanaka jarriko ditugu martxan, integrazio bakoitza gauzatu ahala.

  • Banca Cívica eta Caja Navarra: 2012ko urriaren 20an
  • Cajasol:  2012ko abenduaren 15ean
  • Caja Canarias: 2013ko martxoaren 16an
  • Caja de Burgos: 2013ko apirilaren 13an

2. Libretak eta kontuak

Kontu edo libretaren zenbaki berdinarekin jarraituko dut?

Integrazio operatibora arte, libreten eta kontuen zenbakiak ez dira aldatuko. Integraziotik aurrera, berriz, aldatuko dira, baino aldaketa honek ez die eragingo ez helbideratutako ordainagiriei ezta transferentziei edo jasotzen dituzun abonuei ere. Horrenbestez, ez duzu inolako kudeaketarik egin behar izango.
Oraingo libreta ohiko kutxazainetan erabiltzen jarraitu ahal izango duzu, nahi izanez gero. “La Caixa-ko” libreta berriarengatik aldatu ahal izango da, integrazio operatibotik aurrera.

Bai, banaiz “la Caixa-ko” bezero, bi entitateetan ditudan kontuak batuko dira?

Ez dira batuko. Banca Cívica-ko zure kontuen zenbakia aldatuko dira eta "la Caixa-koak", berriz, berdin mantenduko dira.

Nire uneko libretarekin jardun ahal izango dut "la Caixa-ko" bulego batean?

Bai, zure uneko libretarekin itzulerak eta diru-sarrerak egin ahal izango dituzu inolako komisiorik gabe leihatilan, “la Caixa-ko” edozein bulegotan.

Hala ere, zure uneko libretarekin ezingo duzu eragiketarik burutu “la Caixa-ko” kutxazainetan, integrazio operatibora arte.

Nahi izanez gero, “la Caixa-ko” zure libreta berria eskatu ahal izango duzu integrazio operatibotik aurrera. Data horretatik aurrera erabili ahal izango duzu “la Caixa-ko” edozein bulegotan eta kutxazainetan.

3. Txartelak

Nire uneko txartelak erabiltzen jarraitu ahal izango dut?

Bai. Bai erosketetan eta bai kutxazainetan.

Txartelak aldatuko dizkidate?

Uneko zure txartelak "la Caixa-ko" txartelengatik ordezkatuko dira, integrazio operatiboaren baino lehen.

Txartel berriak jasoko dituzu etxean edo zure bulegoan horiek aktibatzeko azalpenekin.

4. Kutxazainak

Uneko nire libreta erabili ahal izango dut "la Caixa-ko" edozein kutxazainetan?

Orain arte bezala, zure libreta erabiltzen jarraitu ahal izango duzu ohiko kutxazainetan, eta, integrazio operatibotik aurrera, “la Caixa-ko” kutxazainetan ere erabili ahal izango duzu, itzulerak, eguneraketak eta laburpenak burutzeko.

Nahi izanez gero, “la Caixa-ko” zure libreta berria eskatu ahal izango duzu integrazio operatibotik aurrera. Data horretatik aurrera erabili ahal izango duzu “la Caixa-ko” edozein bulegotan eta kutxazainetan.

Nire uneko txartelak “la Caixa-ko edozein kutxazainetan erabili ahal izango ditut?

Bai. Horrez gain, diru itzulerak zorpean eta kontsultak egin ahal izango dituzu, dagoeneko, Banca Cívica-ko txartelekin, inolako komisiorik gabe.

Informazio gehiago aurkituko duzu Txartelei buruzko atalean.

5. Banca on-line

Nire banka elektronikoaren atalean sartzen jarraitu ahal izango dut orain arte bezala?

Bai, integrazio operatibora arte.
Ordutik aurrera, Línea Abierta zure on-line bankaren zerbitzu bilakatuko da eta bertan betiko kode berdinekin sartu ahal izango zara.

6. Zerbitzuak

Doanekoak dira “la Caixa” eta Banca Cívica arteko transferentziak?

Bai. “la Caixa" eta Banca Cívica arteko transferentziak doanekoak dira.

Ordainagiriak, nomina edo pentsioa kargatzen dizkidaten kontuaren zenbakia aldatu beharko dut?

Ez, ez da beharrezkoa izango inolako kudeaketarik egitea. Bai aurrezki libreten eta bai kontu korronteen zenbakiak automatikoki aldatuko dira integrazio operatibotik aurrera, baina horrek ez die eragingo ez helbideratutako ordainagiriei ezta transferentziei edo jasotzen dituzun abonuei ere.

Noiz arte baliozkoak izango dira Banca Cívica-ko txeke-taloitegiek?

Banca Cívica-ko txekeen taloitegiak ez dira iraungitzen.